<

Kamioiak


Ibilgailu industriala oso sektore lehiakorra da. Gainera, azken erabiltzaileak erabaki ohi du zein izango diren transmisioen ezaugarriak, eta, beraz, bezeroari bideratutako eta entrega-epe laburreko lan-metodoak baliatu behar dira.
Errepideko kamioia
Sektore honetarako fabrikatutako engranajeak oso lehiakorrak dira eta eskakizun funtzional handiei erantzuten diete.
Off-highway kamioia
Lur orotako ibilgailuek indar-pare handia transmititu behar izaten dute biraketa-abiadura txikian. Horregatik, mekanismo guztietarako kalkuluak sendotasun-parametroak kontuan hartuz diseinatzen dira.
Zubiak
Zubien fabrikatzaileek maila altuko eskakizunak dituzte, eta, beraz, fabrikazio oso malgua eskatzen du horrek, fabrikatzaileen produktu-sorta zabalarekin bat egin ahal izateko.
Lehiaketa
Motor-kirolean jarduten duten profesionalek gugana jotzen dute maiz, lasterketara egokitzen diren askotariko transmisio-erlazioak fabrikatzeko. Guk pieza arintzen duten, eta, aldi berean, funtzionamendurako ezaugarriak hobetzen dituzten diseinuak proposatzen ditugu.