Produktuak


Espezialistak gara engranaje koniko lapeatuak fabrikatzen, arteztuak nahiz HPG akaberadunak.
Zilindrikoak
Askotariko engranaje zilindriko eta helikoidalak ekoizten ditugu, kanpoko nahiz barneko hortzetarako. Fabrika ditzakegun gehienezko neurriak 1.250 mm-ko (49”) kanpo-diametroari eta 26. moduluari dagozkionak ere izan daitezke. Geometriak arteztu ditzakegu, nola kanpokoak nola barnekoak.


Besteak beste, erredura-azterketak egiten ditugu eta profilaren/bilkariaren egiaztapenak saihetsetan. Hala, emaitza ezin hobeak bermatzen ditugu DIN/AGMA kalitateetan. Zimurdura ere neurtzen dugu eta gainazaleko erresistentzia hobetzen duten gainazaleko tratamenduak eskaintzen ditugu. Azkenik, doitasun handia behar duten mekanismoetarako, orekatze dinamikoa egin dezakegu, mekanismoek funtzionamenduan izaten dituzten dardarak erabat desagerrarazteko.