Guri buruzkoak


Grupos Diferenciales SA 1962an sortu zen, transmisioetako engranajeen eta azpimultzoen fabrikatzaile gisa. Gaur egun, espezializazio handiko sektorea da, non mekanika tradizionala sistema oso aurreratuekin konbinatzen den.
Enpresa
Gaur egun, gehienezko eraginkortasuna da irizpide engranajeak egiteko, hala nola hortzen geometria kalkulatzeko nahiz lehengaiak, fabrikazio-metodoak eta muntatze-prozedurak aukeratzeko.

Grupos Diferenciales garatu egin da, merkatuan indarrean diren arau eta beharrizanen arabera, eta, egun, hornikuntza-iturri lehiakorra da, teknologikoki aurreratuta dagoena. Izan ere, 50 urtetik gora daramatza enpresak lanean, eta, denbora horretan guztian, mantendu egin ditu bere baliabideak, prestakuntzaren bitartez eta langileak etengabe egokituz. Hala, bertako giza baliabideek garaian garaiko beharrizanei erantzun diete beti.

Engranajeen ingeniaritza-lan sendoa eskaintzen dugu, kalitate-kontrol berritzaileenek bermatuta.
• Unitate-serieak eta prototipoak oso denbora laburrean ekoizten ditugu.
Serieko fabrikazioa egiten dugu, oso modu lehiakorrean.
Industria-sare zabala daukagu Euskal Herrian; horri esker, gure produktuak erraz osa ditzakegu bestelako osagaiekin.

Garaiz
Gure integrazio-maila dela eta, gure plangintza-sistemari esker eta dugun kokalekuagatik, zerbitzu ezin hobea eskaintzen dugu produktuak gure bezeroen beharrizanen arabera entregatu ahal izateko.
Lehiakorrak
Etengabeko hobekuntza dugu oinarri, eta, helburu, berriz, gure bezeroek beren produktuak fabrikatzen jarraitu ahal izatea modu lehiakorrean eta bitarteko nahiz metodo aurreratuenekin. Unitate-serieak, prototipoak nahiz tamaina handiagoko serieko piezak, guztiak modu lehiakorrean ekoiztea da gure erronka.
Puntako kalitatea
Gure kalitate-sistemak azken teknologiak erabiliz egiten ditu azterketak. Funtzionamenduan eskakizun handienei erantzuteko gai diren produktuak eskaintzen ditugu. Gainera, nazioarteko arauak aplikatzen ditugu: ISO, QS, TS, eta sektore bakoitzari berariazkoak zaizkion bestelakoak.
Gure baliabideak
Izen oneko lanbide-eskolak nahiz unibertsitateak dauzkagu inguruan, gazteak ondo prestatutako profesional bihurtzen dituztenak. Guk 50 urtetik gorako eskarmentua dugunez, prestatu berri direnei enpresaren antolakuntzara egokitzen laguntzen diegu.
Ingurumena
Ingurumenak arduratu egiten gaitu, eta horregatik bultzatzen ditugu txukuntasuna, garbitasuna, lan-osasuneko arauak betetzea eta gure instalazioen mantentzea. Horregatik, ISO arauak ezarritakoak aplikatzen ditugu, gure fabrikazio-prozesuek ingurumenaren gainean duten eragina murriztu nahian.
Ekoizpena
Gure fabrikazioak bezeroari begiratzen dio. Eskaintzen dugun produktua guztiz fidagarria da, nola lehengaiei dagokienez nahiz tratamenduari eta fabrikazioari dagokienez. Enpresaren entrega-epea dela eta, zehatz egokitu gaitezke gure bezeroek materialak behar dituzten unera, eta, hala, haien muntaketa-lerroetan ezarrita daukaten errendimendua lortzen laguntzen diegu.