Bestelako Mekanismoak


Grupos Diferenciales enpresak askotariko mekanismoetako transmisioetarako egiten du lan. Hala, indar-parearen edota potentziaren transferentzia behar duten instalazio ugarien adibide ditugu, esaterako, uzta handiak ureztatzeko mekanismoak, material pisutsuak manipulatzeko mekanismoak eta, are, eski-estazioetako teleaulkietako mekanismoak.
Teleaulkiak
Sektore honetako fabrikatzaileek engranaje handiak behar dituzte, segurtasun osoarekin berma dezaten katenariek zama eramateko egin behar duten esfortzua.
Ureztatze-ponpak
Ureztatze-lerro handietako erreduktore laguntzaileek baliatzen dituzten engranajeek abiadura motelean mugitu behar dute.
Materialen manipulazioa eta garabiak
Orga jasotzaile nahiz teleskopikoetarako engranajeak eta zamak mugitzeko garabietarako engranajeak ekoizten ditugu. Diseinuek bermatu behar dute engranajearen funtzionamendua berbera izango dela norabide bietan. Bestalde, aurreko ardatzaren kalkulu ona funtsezkoa da, ardatz horrek jasan behar duen zamagatik.