Produktuak


Espezialistak gara engranaje koniko lapeatuak fabrikatzen, arteztuak nahiz HPG akaberadunak.
Koniko zuzenak. Diferentzialak
Hortz koniko zuzenak Coniflex, Revacycle eta Hipoflex teknologiak baliatuta diseinatu eta fabrikatzen dira. Egin dezakegun fabrikazio-neurri handiena 450 mm-ko kanpo-diametroari dagokiona ere izan daiteke. Nolanahi ere, profilak beti dira biribilak edo hipozikloidalak.


Revacycle metodoan oinarritutako teknologia darabilgu. Horri esker, taillatze-ziklo oso laburrak egin ditzakegu, eta serie handiko diferentzialak egiteko erabiltzen dugu batez ere. Angelua kiribila ez denez, hortz koniko zuzena hainbatetan erabiltzen da ardatzak bilduta dituzten eta ardatzen arteko angeluak diseinuaren araberakoak dituzten mekanismoetan.