Automobila


Lehiaketako autoak, kirol-autoak, lur orotako ibilgailuak, klasikoak nahiz hibridoak; guztien kalitatea hobetzen laguntzen dugu, doitasun handikoak eta oso arinak diren engranaje koniko eta hipoideen bidez. Tenplagarritasun eta erresistentzia handiko materialak erabiltzen ditugu, sektore honetako mekanismoek muturreko baldintzetan funtzionatuko dutela bermatu behar delako.
Kirol-autoak
Luxuzko ibilgailuak dira, eta transmisioek puntako teknologia erabili ohi dute kalkuluei, materialei eta tratamenduei dagokienean.
Klasikoak
Auto zaharren sektorea da hau, eta, askotan, beste garai bateko diseinuak berregin behar izaten dira. Izan ere, historian atzera egin eta osagai guztien erreplikak egin ohi dituzte fabrikatzaileek.
4x4 pickup autoak
Ibilgailu mota hau biziki lehiakorra den merkatuan salerosten da, eta transmisio moten aukera oso zabala egon ohi da, orografia eta baldintza klimatikoen arabera.
Hibridoak
Sektore hau gorantz doa gaur egun, eta beraren inguruko ikerketak mota askotako engranajeak behar ditu, betiere oso isilak eta motor elektrikoak eragindako indar-parearen eskakizunei erantzungo dietenak.
Lehiaketa
Motor-kirolean jarduten duten profesionalek gugana jotzen dute maiz, lasterketara egokitzen diren askotariko transmisio-erlazioak fabrikatzeko. Guk pieza arintzen duten, eta, aldi berean, funtzionamendurako ezaugarriak hobetzen dituzten diseinuak proposatzen ditugu.